ELA sindikatuak oharra zabaldu du jakinarazteko Tubos Reunidos enpresa zigortu duela Gasteizko lan arloko 2. zenbakiko epaitegiak. Hori gertatu da Langraitz Okan kokatutako Tubos Reunidos Premium Threads lantegian ezarritako sei hilabeteko Aldi Baterako Lan Espedienteak "greba eta askatasun sindikalerako oinarrizko eskubidearen (...) eta guztira 74
langileren negoziazio kolektiborako eskubidearen urraketa" sortu zuelako.
Hori dela eta, epaileak erabaki du langileek jaso ez dituzten soldatak jaso beharko dituztela. Halaber, ELA sindikatuari ere 45.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio enpresak.
Langile erakundeak berak gogoratu du enpresaren aurkako bigarren epaia dela honakoa. Greba egiten zeuden langileak ordezkatzeagatik zigortu zuten enpresa lehen epaiketan. Halaber, ELA sindikatuari 50.000 euroko kalte-ordaina ematera ere zigortu zuten, oinarrizko eskubidea urratzeagatik.
Berez, TRPT lantegia Langraitzen egon arren, beharginen protestak isla izan zuen Aiaraldean. Iazko abuztuan Amurriora ekarri zuten euren aldarrikapena lan hitzarmen duin baten alde: