Arabako Foru Gobernuaren Kontseiluak atzo jakinarazi zuen 10.808 euro bideratuko dituela Amurrioko Udalak turismo bulegoaren funtzionamendua eta Lokal Gourmet 2025 ekimena finantzatu ditzan.
Azken hori egitasmo turistiko eta gastronomikoa izango da, tokiko produktua sustatzeko. Zehazki, publiko guztiei zuzendutako hainbat jolas jarduerak egingo dituzte horretarako.
Guztira, Arabako Foru Aldundiak 69.137 euro bideratu ditu deialdi horretara, tokiko erakundeek jarduera turistikoa sustatu dezaten.
Soilik Gasteizko Udalak, Guardiakoak eta Eltziegokoak lortu dute Amurriok baino diru gehiago. Gaubeako Udalak 7.500 euro baino gehiago eskuratuko ditu. Bastidakoak 2.539 euro eta Zambranakoak 1.000 euro inguru.