Hiru egunez luzatu dira Tertangako jaiak. Ostegunean hasi ziren txupinazoarekin, mezarekin eta kalejirarekin. Ostiralean, aldiz, gaueko giroa izan zen nagusi, goizeko ordu txikietara arte luzatu baitzen parranda Zinkha, Gauragi eta DJ Juanmaren emanaldiekin.
Larunbatean itxi zuten egitaraua, herrikoentzako bazkariarekin.
Argazkiak: Tertangako Jai Batzordea