Kultur Faktoriako Sormen Egonaldietan parte hartzen ari da Asier Handy margolari amurrioarra. Astelehenean ekin zion lanari, eta ostegun honetan partekatuko ditu lortutako lehen emaitzak Nerea Castañorekin batera eskainiko duen saio irekian, arratsaldeko zazpietan.
Bere prozesu piktorikoaren emaitza batzuk aurkeztuko ditu amurrioarrak bertan, bide horretan garatu dituen hainbat koadro erakutsita. Bilaketa baten kontakizunak izenburua jarri dio proiektuari. Izan ere, "erantzun piktoriko bat" eman nahi izan die bere prozesu pertsonalean sortutako hainbat galderei.