Kokapen berria du Saratxoko legoa-harriak

Aimar Gutierrez Bidarte 2025eko uztailaren 16a

Kokapen berria du Saratxoko  9 1752659720068
Kokapen berria du Saratxoko  2 1752659710058
Kokapen berria du Saratxoko  5 1752659713942
Kokapen berria du Saratxoko  6 1752659716046
Kokapen berria du Saratxoko  7 1752659717483
Kokapen berria du Saratxoko  8 1752659719034
Kokapen berria du Saratxoko  11 1752659724611
Kokapen berria du Saratxoko  12 1752659725599
Kokapen berria du Saratxoko  13 1752659726438
Kokapen berria du Saratxoko  14 1752659727283
Kokapen berria du Saratxoko  15 1752659728324
Kokapen berria du Saratxoko  16 1752659729524
Kokapen berria du Saratxoko  17 1752659730954

Errepidetik Nerbioiko parke-linealera lekualdatu dute Saratxoko XVIII. mendeko legoa-harria. Administrazio Batzarrak eta Aztarna elkarteak elkarlanean burutu dituzte "herriko ondarea zaintzeko" lanak.

Kokapen berria du Saratxon kokatuta zegoen XVIII. mendeko legoa-harria. Saratxo eta Amurrio lotzen dituen errepidetik Nerbioiko parke linealera lekualdatu dute antzina errepideetan distantzia markatzeko baliatzen zen zutabea.

Administrazio Batzarreko bizilagunek eta Aztarna elkarteko kideek elkarlanean egikaritu dituzte lekualdatze lanak, legoa-harriaren kontserbazioa hobetu eta honi ikusgarritasun handiagoa emateko asmoz.

Lanak "herriko ondarea zaindu eta balioan jartzeko" asmoarekin gauzatu dituztela adierazi dio Lurdes Cuadra Saratxoko alkateak Aiaraldea Komunikabideari. "Urte luzez errepideko trafikoaren enbatak jasan ditu legoa-harriak", azaldu du Cuadrak, eta gaineratu du ere herritar gehienek ez zutela harlauzazko zutabearen funtzioa ezagutzen.

Hori dela eta, panel-infomatibo batekin osagarritu nahi ditu Saratxoko Administrazio Batzarrak lekualdatze lanak. Cuadraren aurreikuspenen arabera, irailean egingo dute hori.

Bien bitartean, legoa-harriari falta zaion azken harlauza topatzea dute helburu. Izan ere, pieza hori duela hirurogei bat urte herriko iturri bat konpontzeko baliatu zutela uste da. "Pieza aurkituz gero legoa-harria guztiz osatuta egongo litzateke, eta Euskal Herrian hobekien kontserbatuta dagoen gisa honetako estruktura izango litzateke", nabarmendu du Cuadrak

"Pieza aurkituz gero legoa-harria guztiz osatuta egongo litzateke, eta Euskal Herrian hobekien kontserbatuta dagoen gisa honetako estruktura izango litzateke"

Legoa-harriak Aiaraldean

Saratxoko legoa-harria Bilbo, Urduña eta Pancorbo lotzen zituen errepidean distantziak markatzeko zegoen sistemaren parte zen. Gaur egun bi legoa-harri besterik ez dira geratzen zutik Bilbo eta Urduña artean, biak eskualdean: Saratxon bata eta Urduñako zezen-plazaren aurrean bestea.

2021ean egin zituzten Urduñako legoa-harria kontserbatzeko lanak, zenbait zati zementuarekin zaharberrituz.

Bi legoa-harri hauek 1770 eta 1780. urteen artean kokatu zituztela uste dute, garai hartan euskal kostaldea Gaztelarekin lotzen zuen errege bidean distantziak neurtzeko asmoz. Hain zuzen ere, biek ala biek dute harlauzetan zizelkatutako inskripzio bat, Bilboraino dagoen distantzia legoatan adieraziz: zazpi eta sei legoa Bilbora, hurrenez hurren.

Legoa 5,5 kilometroren baliokidea den distantzia neurtzeko unitate zaharra da. Gutxi gorabehera gizaki batek ordu betean ibilian osatu dezakeen distantziari egiten dio erreferentzia. XIX. mendean kilometroen lekua hartu zuten legoek, eta legoa-harrien erabilera bertan behera geratu zen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide