Musika, haurrentzako ekintzak, gastronomia eta motor klasikoen erakusketa egingo dituzte Larrinbeko jaietan

Erredakzioa 2025eko uztailaren 23a

DJ Xaibor Larrinben 2022an. / Altarraketa Kultur Elkartea

Aiara Dantza Taldeak, Berriztu erromeriak edota DJ Xaiborrek alaituko dituzte ospakizunak.

Bihar eta etzi ospatuko dituzte Larrinbeko jaiak eta horretarako egitarau anitza eta bitxia prestatu dute, oso bestelako interes eta adineko lagunak erakartzeko.

Berez, ekintzak bihar hasiko dira 19:00etan mus txapelketarekin eta ordu erdi beranduago Aiara Dantza Taldeko kideen erakustaldia izango da. 21:00etan Ugarte Otxoteak jo eta abestuko du, parrillada egiten duten bitartean. Azkenik, Berriztu erromeriak dantzatzeko aukera emango du 23:00etatik aurrera.

Ostiralean ekintza gehienak

Aintzat hartuta Done Jakueren omenezko jaiak direla Larrinbekoak, ostiralean izango dira jarduera gehienak. Hori bai, motor klasikoekin abiatuko dute eguna, erakusketa antolatuko baitute.

11:45ean kanpai-hotsek hartuko dute herria eta 12:00etan meza hasiko da Zankueta abesbatzaren parte hartzearekin. 12:30etik 14:00ak arte Ikusgunek karpa informatiboa jarriko du LGTBIQ+ kolektiboari buruz. Ordu berean puzgarriak egongo dira eta 13:00etan paellen lehiaketako izen-ematea izango da. 14:00etan aurkeztu beharko dituzte.

17:00etan puzgarriak itzuliko dira eta 18:00etan apar jaiaren ordua helduko da. DJ Xaiborren emanaldiak itxiko du eguna.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide