Zer sentsazio sorrarazten dizu zure kuadrillaren ordezkaria izateak aurtengo jaietan?
Harrotasuna eta poza. Beti izan naiz kuadrillako kidea, gainera lagunak ditut kuadrillan, gero eta gehiago, eta lagun kuadrillako beste bat ordezkaria da ere, beraz, dibertigarria izango da.
Nola bilakatu zinen zure kuadrillaren kide?
Nire aitarengatik. Bera gaztea zenean Herriarenak kuadrillakoa izan zen, eta nik gustura hartu dut oinordekotasun hori, txikitatik jaietan Herriarenak kuadrillako jantziarekin.
Zein da aurtengo zuen gurdiaren gaia?
Olinpiar Jokoak. Iaz Olinpiar Jokoak izan zirela eta, horietan oinarrituz herri zapalduen borrokari (Palestina, Katalunia, etab.) ahotsa ematea da helburua, hauen artean, noski, Euskal Herriari, nazio bakar eta ofizial gisa. Borrokak aurrera darrai.
Zer da Amurrioko jaiak berezi egiten dituen hori?
Jendarteko giroa eta gurdiak. Denon artean dagoen giro ona, nahiz eta kuadrillen artean “pikeak” egon. Gainera, gero eta jende gehiagok hartzen du parte jaietan, jaiak hobeak izan daitezen laguntzeko, txosnetan lagunduz eta egitarauan agertzen diren gauzetan parte hartuz. Eta gurdiak, gau berezia eta alaia da, udan zehar muntatzen egon baikara.
Zein ekintzetarako zaude gogotsuen?
La Txamako kontzerturako eta gurdietan parte hartzeko nago gogotsuen.
Zein da jaietako gau bat bukatzeko modurik onena?
Tabernaren batean gosaltzen.
Amurrioko jaiak eskualdeko onenak direla argudiatzeko hiru hitz:
Kuadrillak, gurdiak eta herria.