Kuadrillen parte-hartzea sarituko du Urrezko Iguarrakoak

Aimar Gutierrez Bidarte 2025eko abuztuaren 1a

"Kuadrillak elkartzea eta kaleko giroa berreskuratzea" da ekimenaren helburua. / Aiaraldea.eus

Euskotarrak, Dantza Lagunak, Herriarenak, El Boli, Trot-Art eta Txabolakoak kuadrillek lehiarako ez ezik, elkarrekin jaietaz disfrutatzeko aitzakia berria izango dute aurtengoan: Urrezko Iguarrakoa. Puntukako sailkapen baten bidez, jaietako kuadrilla parte-hartzaileena sarituko dute.

Amurrioko jaietako egitarauko ekintzetan parte-hartzeak sari berezia izango du aurtengoan: Urrezko Iguarrakoa. Amurrioko Udalak eta Jai Batzordean elkartzen diren eragileek sortutako garaikur berriak, aitortza egin nahi dio festetako kuadrilla parte hartzaileenari. 

Gauzak horrela Euskotarrak, Dantza Lagunak, Herriarenak, El Boli, Trot-Art eta Txabolakoak kuadrillek lehiarako aitzakia berria izango dute mahaigainean. Lehiarako bakarrik ez, elkar topatzeko eta festetaz batera disfrutatzeko aukera eskaini nahi du eta Urrezko Iguarrakoak. Hain zuzen ere, kuadrillak elkarren artean gehiago “elkartzea eta nahastea” da norgehiagokaren helburu nagusia. Egitasmo berri honekin “kuadrillen parte hartze handiagoa sustatu eta kuadrillak kaletik ikustea” dute helburu Udalak eta Jai Batzordeak. “Gure ideia ez da ekintza berri bat sortzea, baizik eta, honezkero egiten direnak indartzea eta bateratzea”. Bide horretan kuadrilletako kide guztiei luzatu nahi zian diote parte-hartzerako deia: “umeak, nerabeak, gazteak eta nagusigoak”.

Egitarauko ekintza desberdinetan parte hartzeagatik, edota egitarauko ekintza batzuk aurrera ateratzen laguntzeagatik kuadrilla bakoitzak puntu bana jasoko du. Sukaldaritza lehiaketetan, jolasetan, lasterketetan edota Karrozen kalejiran sailkapenaren araberako puntuak banatuko dituzte, parte hartzeagatik lortutako puntuaz aparte.

Puntu guztiak batu eta jaietako azken egunean iragarriko dute kuadrilla irabazlearen izena, Iguarrakoaren agurra baino zertxobait lehenago. Kuadrilla irabazleak Urrezko Iguarrakoa eta 300 euroko saria jasoko ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide