Gizonezko bat ito da Amurrioko udal kiroldegiko igerilekuetan gaur goizean, 09:20ak aldera. Ertzaintzak Aiaraldea Komunikabideari adierazi dionez, sorosleak artatu du gizona eta saiatu da erreanimatzen, baina ezin izan du ezer egin.
Poliziak berak aipatu dio hedabideari esku-hartzea dagoeneko itxi dutela.