2025/08/14 10:00 - 22:00
10:00 // Baserriko produktuen erakusketa eta lehiaketa, Juan Urrutia plazan
11:00 // Haurrentzako jolasak eta tailerrak, Udal parkean
12:00 // Kalejira Amurrioko Txistuzaleak elkartearen eskutik
12:00 // Kuadrillen arteko jolasak
12:30 // Musika animazioa trikitiarekin
13:00 // Triki-poteoa kuadrillekin, kioskotik hasita
13:30 // Perretxiko dastaketa, Arriola Mikologia Elkartearen eskutik, Larrinagako oinezkoen gunean
13:30 // Apar-festa, GUK eskulturan
15:00 // Kuadrillen bazkaria, Udal pilotalekuan
17:00 // Akerbeltz erromeria, Udal parkean
19:00 // Eskaintza Andre Mariaren Jasokundeari, Santa Maria parrokian
20:00 // Odoloste-jan handia, San Anton plazan
20:00 // Joko, kaleko musika, San Anton plazan
21:00 // Indarkeria matxisten prebentzioa, sentsibilizazio eta arreta gunea, Larrinagako oinezkoen gunean
22:00 // Tanxungerias eta Dupla, Juan Urrutia plazan, elkartasun txosna egongo da
02:00 // DJ Blessive, Udal parkean
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.