Palestinar herriari elkartasuna adierazi eta Israel Gazan egiten ari den genozidioa salatu nahi izan du Amurrioko Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak festen lehenengo egunean. Palestinako bandera erraldoi batekin argazkia egin dute paella txapelketara bertaratu diren ehunka herritarrek.
Jaiek iraun bitartean oso presente egongo da Palestina Amurrion. Izan ere, Palestinaren aldeko 800 zapi baino gehiago banatu dituzte goizeko lehen ordutik txsonagunean.