Amurrioko Kuadrillek ate joka dauden jaietarako dituzten asmo eta erronken berri eman dute

Aimar Gutierrez Bidarte 2025eko abuztuaren 12a

Amurrioko Kuadrillen aurkezpenarekin ekin diote txupinazo eguneko motorrak berotzeari. Kuadrilla bakoitzak festetarako dituen asmo eta erronken berri emateaz gain, herri palestinarraren aurka Israelek darabilen genozidioa gogor gaitzetsi dute aho-batez.

Txupinazoa oraindik jaurti ez duten arren, jaien zurrunbiloan sartu dira dagoeneko Amurrioko Kuadrillak. Gaur eguerdian egin dute jai-taldeen ohiko aurkezpena, aurtengo jaietarako dituzten asmo eta erronken berri jendaurrean emateko.

Bero-zapatik babesteko, Juan Urrutia plazatik parkeko gerizpera mugitu dute urteroko aurkezpena. Euskotarrak, Dantza Lagunak, Trot-Art, Herriarenak, El Boli eta Txabolakoak kuadrilletako ordezkariak banan banan igaro dira mikrofono aurretik. Kuadrillen ohiko ziriken gainetik, palestinar herriaren aldeko oihua gailendu da ordezkari guztien partetik. Bozeramaile denek ere, eraso matxistarik gabeko jaien aldeko aldarria zabaldu dute.

Gaur arratsaldeko zazpietan jaurtiko dute txupinazoa Amurrioko udaletxeko balkoitik, eta, orduan bai, festa-giroa nagusituko da udalerrian datozen sei egunetan. Agenda atalean kontsultatu daiteke egitarau osoa. Aiaraldea Komunikabidetik jarraipen berezia egingo dugu festen egun guztietan, eta zuzenean emitituko dugu txupinazoa, 18:45etatik aurrera, hemen

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide