Iritsi da Iguarrakoa udaletxeko balkoira. Hasi dira Amurrioko Jaiak. Sargoriak eta ekaitzak ez dute Juan Urrutia Plazan festa lehertzea ekidin, eta honezkero murgildu dira Amurrioarrak sei eguneko festa maratoian.
San Antonen Lagunak elkarteak irakurri du festei hasiera eman dien pregoia. Festa eta ospakizun herrikoiak defendatu eta goraipatu dituzte pregoilariek, herri baten identitate gisa aldarrikatuz. Palestinako egoerari ere ez diote bizkarra eman nahi izan. Txupinazoan oso presente egon da palestinar herria, pregoilari zein jai-kuadrilletako kideen ahotan.
Aiaraldea Komunikabideak zuzeneko emisioa egin du Udaletxeko balkoitik:
Jaietan murgilduta daude amurrioarrak, eta festa-giroa abuztuaren 17ra arte luzatuko da. Agenda atalean kontsultatu daiteke egitarau osoa.