Haur eta nagusiek hartu dituzte Amurrioko jaiak gaurkoan, adina festaz gozatzeko oztopo ez dela erakutsiz. Goizean goiz herriko pertsona nagusiei egin diete omenaldia udaletxeko areto nagusian. Juli Etxebarriak eta Txetxu Molinuevok jaso dute udalerriko aginte makila kuadrillen ordezkarien eskutik. Bien bitartean parkean elkartu dira herriko gazteenak hamaika jolas eta ekintzez gozatzeko.
Eguerdian, aldiz, bazkarien bueltan elkartu dira gaurko protagonistak. Herriko erretiratuek pilotalekuan egin dute senidetasun bazkaria. Haurrek, aldiz, parkean izan dute paella jateko aukera, Eskaut taldeari esker.
Arratsaldean ere aurrera jarraituko du ekintza maratoiak. Agenda atalean kontsultatu daiteke egitarau osoa.