Ertzaintzak goizaldeko lauretan jaso du abisua: auto batek sua hartu du Amurrioko Aldai aparkalekuan, eta suteak alboko beste hainbat autori ere eragin die. Orotara bi auto guztiz kiskalita geratu dira eta beste bik kalte larriak pairatu dituzte.
Ertzaintzak Aiaraldea Komunikabideari azaldu dionez, autoetako batean gertatutako matxura izan da sutearen eragilea.