San Rokeko baseliza eta inguruko zelaiak bilakatu dira gaur Amurrioko jaien erdigunea. Goizean goizetik ehunka herritar bertaratu dira ganadu azoka bisitatzera.
Eguerdian, maila altuko dantzarien topaleku izan da ermita ataria. Izan ere, aurresku eta fandango eta arin-arin txapelketaren LIX. edizioa antolatu du Aiara Dantza Taldeak.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte