Jai-taldeek ez zuten atsedenerako tarterik izan atzo arratsaldean. Lamuza parkean bildu ziren, zelai errean edota Laudio Konkis txapelketan parte hartzeko, Eztandak, Basapiztiak, Jalgi eta Kolokan kuadrillen eskutik. Zumalakarregi etorbidera jo zuten jarraian, geratzen zitzaizkien indarrak emateko Zoroak eta Zirikak antolatutako Rockalean kalejiran eta parrillada ibiltarian.
Baina jaia ez zen kuadrilletara mugatu atzo. Beste ekitaldi batzuk ere egon ziren arratsaldean zehar. Itxarkundia dantza taldeak urteroko Aurresku eta fandango eta arin-arin txapelketa antolatu zuen, eta Mnyons de Terrassa casteller taldeak ere ikusmira handia sortu zuen.
Argazkiak: Naia Vallejo Torres eta Txabi Alvarado Bañares