San Rokeko baseliza eta bere inguruak Amurrioko herritarren topaleku bilakatu dira gaur ere. Goizeko lehen ordutik dozenaka herritar elkartu dira bertan, jaien azken eguna erromerian igarotzeko.
Mendiko Lagunak taldeak antolatuta, patata tortilla eta sukalki txapelketa egin dute. Bien bitartean ardien ile-mozketa tradizionalaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dute bertaratutakoek. Kozinatzera animatu ez direnek ere izan dute bapo bazkaltzeko aukera, ermita inguruko zelaian prestatu duten herri bazkariari esker.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte