Datorren urtera arte agurtu da Amurrioko Iguarrakoa, 2025eko jaiei amaiera ofiziala emanez. Ohikoan bezala, gauerdian agurtu dituzte festak, erromeria eta su artifizial artean.
Urrezko Iguarrakoaren sari ematea egiteko baliatu dute jaien despedida ekitaldia. Aurten, lehendabizikoz, jaietako kuadrillarik parte-hartzaileena saritu du jai-batzordeak. Euskotarrak kuadrillak jaso du garaikurra.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte