Baranbioko jaiak hastear daude eta aurten astebetekoak izango dira. Berez, ospakizunak bihar abiatuko dituzte Elite eta 23 urte azpiko txirrindularitza lasterketarekin.
Igandean ohiko forma hartuko dute ekintzek, poteoarekin hasita eta Txapela Bravaren erromeriarekin amaitzeko:
- 11:30 // Poteoa Txokon
- 14:00 // Erretiratuen bazkaria
- 17:00 // Briska txapelketa plazan
- 19:00 // Txupinazoa
- 19:30 // Odoloste jana
- 20:00 // Txapela Brava
Astelehenean tortilla txapelketa izango da nagusi. 18:00etan izango da izen-ematea eta ordubete beranduago aurkeztu beharko dira platerak.
Egun bateko etenaldia egin ostean, asteazkenean ekingo diete berriro ospakizunei. Mezaren ondoren, 12:30ean, poteoa egongo da txokoan, eta arratsaldeko zazpietan, aldiz, sardina jana eta kontzertua.
Ostiralean mus txapelketa deituko dute txokoan 18:00etan eta larunbatean Garrastatxu izango dute topagune honako egitarauarekin:
- 11:00 // Paella txapelketako izen-ematea
- 14:15 // Paellen aurkezpena
- 17:00 // Bingoa
- 20:00 // Pilota partida Olgetan elkartearekin eta odoloste jana
- 20:30 // Parrilladako tiketen salmenta
- 21:30 // Parrillada Baranbion
- 23:00 // Gauargi erromeria eta DJ Julen Arriaga