Auto batek eta kamioi batek elkarren aurka jo dute gaur arratsaldean Amurrio eta Altube lotzen dituen A-624 errepidean, Inoso parean. Bi ibilgailuek 18:12ean izan dute ezbeharra. Autoan zihoazen bi bidaiariak zauritu dira, baina oraingoz ez dituzte ospitalera eraman, Trafiko Zuzendaritzak Aiaraldea Komunikabideari jakinarazi dionez.
Bi ibilgailuak bidea oztopatzen ari dira uneotan, eta Ertzaintza trafikoa desbideratzen ari da inguruan.
Informazioa eguneratzen jarraituko dugu.