Gaur 05:30ak aldera auto bat irauli da Landaburu kalean, Ertzaintzak azaldu duenez. Anbulantzia bertaratu da tokira, baina, zorionez, ez du inor artatu behar izan.
Amurrioko Udaltzaingoak hartu du bere gain gertakariaren argipena.
Albistea idatzi den unean ibilgailuak espaloian jarraitzen zuen eta garabiaren zain zeuden kentzeko.