Jon Nogales Prieto, Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Saileko foru diputatuak 600 eurotik gorako bizikleta tolesgarriarekin saritu du Maria Teresa Menoyo lezamarra. Izan ere, aiaraldearra izan zen 2024an foru garraio publikoa gehien erabili zuen herritarra. Hain zuzen, 720 aldiz baliatu zuen.
Ekimena irailaren 16tik 22ra bitartean egiten ari den Mugikortasunaren Europako Astearen foru programaren barruan kokatu dute eta beste bi arabar ere aitortu dituzte: Silvina Vicente Zorzoli eta Iratxe Martinez. Hiruren artean 2.000 bidaia baino gehiago egin zituzten.
Nogalesek adierazi duenez, saritutako hiru emakumeek "aurpegia jartzen diete egunero lantokira edo ikastetxera joateko edo beste edozein jarduera edo kudeaketa egiteko Alavabuseko autobusetara eta Eskualdeko Garraioko ibilgailuetara igotzen diren milaka arabarrei. Gure konpromisoa lanean eta hobetzen jarraitzea da, bidaien kopuruak hazten jarrai dezan".