Beste urte batez, ehunka lagun bildu ditu Amurrioko Artzain Egunak, ohiko osagaiak baliatuta: tokiko ekoizle eta artisauen azoka, ardi zein gazta lehiaketak edota ilea mozteko tekniken erakustaldia, besteak beste.
Eguraldia lagun izan dute herritarrek goizaren une gehienetan, baina euri zaparrada batzuk egon dira, eta horren ondorioz aldaketa batzuk egin behar izan dituzte artzainei eginiko omenaldian. Yolanda Elosegui Dañobeitia, Maria Angeles Iturriaga Lizarralde eta Jesus Miguel Mendibil Berganza izan dira aurtengo omenduak.
Naiara Barallobre Salcedo zinegotziak eman dizkigu egunaren gaineko xehetasunak: