Gaur hasiko dira Bañuetako jaiak eta Versenek jarriko du musika

Aitor Aspuru Saez 2025eko irailaren 26a

Iazko ospakizunek utzitako irudi bat. / Bañuetako Jai Batzordea

Gaur eta bihar izango dira ospakizunak eta arreta berezia eskaini diete umeei, kirolari eta musikari.

Gaur 18:00etan abiatuko dituzte jaiak Bañueta auzunean eta bi eguneko egitarau bizia prestatu dute. Umeentzako eskaintza bereziki zabala izango da eta, adibidez, jolasekin eta txokolatearekin hasiko da festa.

20:00etan izango da txupinazoaren unea eta ordu erdi beranduago, aldiz, karaokea. Ogitartekoak jango dituzte jarraian eta 22:00etan kontzertua hasiko da. Joko duen taldea Versen izango da. Urduñakoak metal generoko abesti ezagunak taularatuko dituzte, aspaldi zuzenekoak eskaini gabe egon eta gero. Gaurko eguna ixteko, auzoko musika egongo da.

Bihar egun osoa

Biharko egunak ekintza menu anitzagoa eta zabalagoa eramango du Bañuetara, kirola, natura, gastronomia eta musika uztartuta:

09:30 // Mendi irteera

10:00 // Xakea

11:00 // Motor klasikoen irteera eta erakusketa

11:00 // Mendi bizikleta lasterketa

13:00 // Sari banaketa

14:30 // Herri bazkaria eta bingoa

17:00 // Haurrentzako xakea

17:00 // Puzgarriak

19:00 // Umeentzako musika Irrikazurekin

21:00 // Herri afaria

21:00 // Iraultza erromeria

00:30 // DJ Varro

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide