Urriaren 9tik 29ra Transhumantes Araba 2025 erakusketa eskainiko da Amurrioko La Casona aretoan.
Inaugurazioa hilaren 9an izango da, 19:30ean. Hainbat artista izango dira bertan, eta komentatutako bisita bat ere izango da. Maleta batean bidaiatzen duen erakusketa kolektibo ibiltaria da. Arabako zazpi artistaren lanak biltzen ditu: Natalia Albeniz, Zirika, Marcos Ramos, Dorleta Ortiz de Elguea, Miriam Isasi eta Anabel Quincoces. Horiekin batera dago Zigor Urrutia amurrioarra. Guztira 14 obra dira, deskripzio-panelarekin eta proiektuaren zati gisa erakusten den maletarekin batera. Zas Kultur-ek martxoan egindako deialdi ireki baten bidez aukeratu ziren artista hauek. Arte garaikidea ikusarazteko eta Arabako hainbat lekutara hurbiltzeko modu berriak aktibatzeko asmoz sortu da proiektua. Bere formatua obrak dituen maleta batean oinarritzen da, erraz garraiatzeko eta testuinguru desberdinetara egokitzeko diseinatua.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.