2025/10/04 20:00

Antzerkia

'Neura'

'Neura'
Amurrio Antzokia, Amurrio

Prezioa: 10 euro

Iraupena: 70 minutu

NEURA umorez eta aurreiritzirik gabe osasun mentala jorratzen duen komedia bat da, Edu eta Sonia bikotearengan zentratzen dena. Bikote horrek, urte batzuk bananduta eman ondoren, beren maniek eta nahasmenduek markatuta topo egiten dute berriro. Nork bere burua ulertzeko terapiak eta saiakerak egin dituen arren, neurek presente jarraitzen dute, bateragarritasun emozionala eta mentala desafiatuz. Antzezlanak guztiok partekatzen ditugun obsesio eta nortasun-aldaketei buruzko gogoeta egiten du, modu dibertigarrian eta taburik gabe aurkeztuak, gure akatsekin nola bizi garen eta, azkenean, inork bere manietatik ihes egiten ez duela erakutsiz.

“Neura, komedia neurotiko-festiboa, terapiarik onena zer den erakusten diguna: geure buruaz barre egitea!”

Hizkuntza: Gaztelania

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide