Agur beroa egin diote Amurrion Mari Carmen Etxebarria Sautua erizainari

Txabi Alvarado Bañares 2025eko urriaren 6a

Agur beroa egin diote Amurri 1 1759752037532
Agur beroa egin diote Amurri 2 1759752040135
Agur beroa egin diote Amurri 3 1759752042569
Agur beroa egin diote Amurri 4 1759752045758
Agur beroa egin diote Amurri 5 1759752048891
Agur beroa egin diote Amurri 6 1759752053382
Agur beroa egin diote Amurri 7 1759752056557
Agur beroa egin diote Amurri 8 1759752058905
Agur beroa egin diote Amurri 9 1759752062023
Agur beroa egin diote Amurri 10 1759752066731
Agur beroa egin diote Amurri 11 1759752069899
Agur beroa egin diote Amurri 12 1759752072867
Agur beroa egin diote Amurri 13 1759752075511
Agur beroa egin diote Amurri 14 1759752077820
Agur beroa egin diote Amurri 15 1759752079868
Agur beroa egin diote Amurri 16 1759752082160
Agur beroa egin diote Amurri 17 1759752084259
Agur beroa egin diote Amurri 18 1759752086458
Agur beroa egin diote Amurri 19 1759752088776

2012tik aritu da orozkoarra Amurrioko osasun zentroan lanean, eta dozenaka herritarrek eskertu nahi izan dute lehen arretan garatu duen lana. 

Ostirala izan zen Mari Carmen Etxebarria Sautuaren azken lan eguna, erretiroa hartu baitu. Hamarkada ugari igaro ditu orozkoarrak erizain moduan beharrean, eta 2012tik zeraman Amurrioko osasun zentroan. Lehen arretan aritu da azken 13 urtetan, eta horrek aukera eman dio bizilagunekin gertuko harremana garatzeko. 

Hori argi geratu zen ostiralean arratsaldeko ordubietan bere azken txanda amaitu zuenean. Lankideen txaloen artean atera zen kalera, eta bertan zituen zain dozenaka herritar, lagun eta senide. Paziente batek esker mezu bat irakurri zuen lehenbizi, eta gero bertso batzuk abestu zizkioten bertaratutako guztien artean, ohorezko aurreskuari paso eman baino lehen. 

Bukatzeko, Etxebarria Sautuak berak hartu zuen hitza, okasiorako prestatutako testu bat irakurtzeko:

Mari Carmen Etxebarria Sautuaren agur gutuna

Amurrio, 2025eko urriak 3

Nire paziente eta lagun agurgarriei:

Esan ohi da sekretuak emozioz beterik daudenean, ez dakitela isilik egoten eta behar baino lehenago uzten diotela sekretu izateari. Horrela jabetu naiz nire sorpresaz, baina horrek ez du egin gaurkoa ilusio gutxiagorekin bizitzerik. 

Uzten badidazue, lehenago eta behin, gogora ekarri nahi ditut maitasunarekin tratatu nituen paziente guzti horiek, txarlakide izan nituenak, eta jada, gure artean ez daudenak. 

Niretzat nire familia txiki handia zarete.

Zuen etxeetan sartu naiz eta adeitasunez jaso nauzue. Momentu asko bizi izan ditugu batera: kontsulta batzuk errazak izan dira ebazten, beste batzuk ez hainbeste…

Bizitza gogorra da eta momentu on zein txarrak oparitzen dizkigu. 

Amurrion igarotako denboraz zuetako bakoitzaren aholkuak daramatzat etxera:
-Landarak zaintzearen inguruan apur bat gehiago dakit.
-Ortua hobeto ereiten dakit. 
-Joskuraren inguruko sekretuak dakizkit. 
-Burokraziaren zirrikituei aurre egiten dakit.

Nire bizitza pertsonalean denak dauka lekua. Eskerrik asko!

Eskerrak eman nahi dizkizuet hain gertu egoteagatik nire bizitzako momentu zailenetan. Sostengatu nauzue, maitatu, babestu. Zuen laguntza guztia eskaini, trukean ezer eskatu edo jaso gabe. Oso atsegina izan da kontsultan “eta zu zelan zaude?” entzutea.

Zuetako askorekin erizain-paziente erlazioa izaten hasi zena, urteen poderioz, ADISKIDETASUN bilakatu da.

Denboraren erlojuaren tik-tak soinua astiro igarotzen joan da, etenik gabe, zaratarik gabe, eta konturatu barik, AGUR ETA HURRENGORA ARTE esateko momentua heldu da, eta nire tokia erizain gazteren bati uzteko.

Momentu honetan, elkar topatu duten emozio piloa ditut: tristura eta poztasuna. 

TRISTURA: galera sentsazioarekin bukatzear dagoen ibilbide profesional batengatik, ezin dudalako jarraitu nire praktika profesionalean zuek laguntzen, hainbeste gustatzen zaidan hori, erizaintza alegia. Nire bizitzako bokazioa izan da, eta nire gurasoei eskertu nahi diet egin izan zuten ahalegina nik nire helburua lor nezan. 

POZTASUNA: nire familiarekin hastear dagoen etapa berri honengatik. Nire ogibidearen parte ezinbestekoa izan dira. 

Gaur, 2025eko urriak 3, nire azken laneguna heldu da. 

Nire kontsultako atea azkeneko aldiz ixten ari naizen honetan, oso eskertuta eta pozik sentitzen naiz lanbide honek eman izan didanagatik.

Eskerrik asko zuetako bakoitzari batera igarotako momentuengatik.

Esku onetan geratzen zarete, Ochoa doktoreak maitasunez artatzen jarraituko zaituzte, profesional handia da!

Mesedez, zaindu ezazue bera ere.

Musu handi bana,
Mari Carmen. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide