ARGAZKIAK ETA BIDEOA

Ekintza egin dute Tubos Reunidoseko langileek, lantegira oinezkoen eta txirrindularien sarbidea aldarrikatzeko

Aimar Gutierrez Bidarte 2025eko urriaren 10a

Ekintza egin dute Tubos Reun 1 1760085511410
Ekintza egin dute Tubos Reun 2 1760085523702
Ekintza egin dute Tubos Reun 3 1760085534078
Ekintza egin dute Tubos Reun 4 1760085545295
Ekintza egin dute Tubos Reun 5 1760085555082
Ekintza egin dute Tubos Reun 6 1760085564811
Ekintza egin dute Tubos Reun 7 1760085574920
Ekintza egin dute Tubos Reun 8 1760085584639
Ekintza egin dute Tubos Reun 9 1760085593783
Ekintza egin dute Tubos Reun 10 1760085609198
Ekintza egin dute Tubos Reun 11 1760085627250
Ekintza egin dute Tubos Reun 12 1760085641010
Ekintza egin dute Tubos Reun 13 1760085655445
Ekintza egin dute Tubos Reun 14 1760085672265

Enpresak langileen eskariei entzungor egin ostean, beharginek euren kabuz garbitu dute belar txarrez josita zegoen Tubos Reunidos lantegiko sarbidea. Langileek lanera modu "osasungarri, jasangarri eta seguruan" bertaratzeko aukera aldarrikatu nahi izan dute burututako ekintzarekin.

"Zuzendaritzaren utzikeriaren aurrean" ekintzara pasa dira Tubos Reunidoseko langileak, eta haien kabuz garbitu dituzte lantegiraino doazen oinezkoen bideak. 

Hain zuzen ere, Salbioko tren geltokia eta Tubos Reunidoseko zubia lotzen dituen espaloia garbitu dute. Urte luzez inolako mantenurik izan ez duen espaloia da hori, eta sastrakek guztiz estali dute. Hori dela eta, enpresaren zain egon gabe, euren kabuz kendu dituzte belar txarrak bertako beharginek.

Langileek Aiaraldea Komunikabideari azaldu diotenez, 1999tik dago indarrean lantegiko sarbideen gaineko eskumenak arautzen dituen Arabako Foru Aldundiaren eta Tubos Reunidos enpresaren arteko hitzarmena. Akordio horren arabera, multinazionalaren ardura da fabrikako sarbideen mantenua. "Zuzendaritza honen jakitun da baina entzungor egin die bideak garbitzeko gure eskariei", adierazi diote langileek komunikabideari.

Tubos Reunidoseko langileek urteak daramate Nerbioiko Parke Linealetik fabrikara sarbidea eskatuz. Beharginek lanera modu "osasungarri, jasangarri eta seguruan" bertaratzeko aukera aldarrikatu nahi izan dute burututako ekintzarekin. Izan ere, Nerbioiko Parke Linealean kokatuta dagoen arren, oinezkoen bide-berdetik lantegira dituen bi sarbideak itxita ditu Tubos Reunidosek.

Konpainiak Retina Eco saria jaso zuen iragan irailaren 30ean. Espainiako erreginak eman zion saria multinazionalari, "Energia eta Baliabide Berdeak" kategorian. Saria jaso izana "paradoxa ulergaitza" dela adierazi dute langileek, eta nabarmendu dute enpresaren jarrera ez datorrela bat Espainiako Diputatuen Kongresuan onartu berri den Mugikortasun Jasangarriaren Lege berriarekin.

Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide