Urriaren 16an, ostegunean, inauguratuko dute Barakaldoko BAFFEST argazkilaritza jaialdiaren X. edizioa eta Aiaraldeak ere ordezkaritza izango du bertan. Izan ere, Maied Urrutia argazkilariak zuzendutako erakusketa egongo da bertan ikusgai.
Amurrioarrak Aiaraldea Komunikabideari kontatu dionez, Barakaldo irudikatzean “beste garai bati lotutako kontuak etorri ohi zaizkigu burura, hala nola Labe Garaiak, langile auzoak edota kutsadura”.
Erakusketa hau koordinatzeko festibalaren enkargua jaso zuenean, hiriko “magia eta argia bilatzea eta modu poetikoan adieraztea” bururatu zitzaion, gaur egungo ikuspegitik.
Ideia horretatik abiatuta osatu dute Oharkabean. La ciudad inadvertida proiektua. Barakaldoko zein bertako argazkilaritza elkarteetan aritutako sei emakume bildu eta udan egin dituzte argazkiak.
Elkarrekin eta Urrutiak koordinatuta editatu dituzte ostera, eta horren guztiaren emaitza hilaren 16tik aurrera egongo da ikusgai.