Izenik gabeko kale batean, Gazan
neska batek jolaserako zerabilzkien harri eta oihalak.
Ez zekien zer zen gerra, zer mapak
panpina bat baino ez zuen nahi. Edo besarkadak.
Ama josten zegoen, ke eta zauri artean,
neba lotan, justiziarekin ametsetan.
Aita joana zen ogi bila…
ez zen itzuli, bizitza zegoen lekuan orain hondakinak.
Neskak biziraun zuen. Zauriak lotuta,
arima apurtuta, negarra ezkutatuta.
Galdetu zuen ahapeka, amorru barik:
“Zergatik gorroto gaituzte, guk ez badugu ezer egin?”
Nork penatzen ditu haien bizitzak? Nork esango ditu haien izenak?
Nork ahaztaraziko dizkie irudirik latzenak?
Kantu edo otoitz egiten duzun ez du hautatzen misilak.
Ez du-eta itxaroten heriotzak.
Eta mundua begira dago.
“Gatazka” dio,
baina okupazioa da.
Barkamen eskean bizi den
herri baten historia.
Eta neskak
idazten du orain isilarazitako lurrean:
“Hemen bizi izan zen nire ama, hemen nire etxea”.
Gaztelerazko bertsioa hemen.