Nikaraguatik ihes egin eta Espainiako estatura erbesteratu ziren lau emakumeren historia kontatzen du Florecerás, Nicaragua dokumentalak. Bihar, urriaren 23an, egongo da ikusteko aukera, 18:30ean proiektatuko baitute Katekesi Aretoan.
80 minutuko iraupena du filmak, eta protagonisten bizipenek aditzera ematen dute iragana berrikusteko beharra, Nikaraguako herritarrek bizi duten indarkeria-zirkulua desaktibatzeko asmoz.
Tania, dokumentalaren ahots nagusietako bat, biharko proiekzioaren osteko solasaldian egongo da, EH Feministak Nika kolektiboko kideekin batera.
Mugarik Gabe GKEak, Laia Eskolak eta Arabako Foru Aldundiak antolatu dute saioa.