Lezamako mendi ibilaldiko antolatzaileek ohartarazi dute gaur agortuko dela izena emateko tartea, igandean bertan izango baita hitzordua. Berez, bi ibilbide prestatu dituzte horretarako. 09:30ean hasiko denak 16 kilometro izango ditu eta 10:00etakoak, aldiz, 11,5 kilometro.
Interesdunek hemen bete dezakete inskripzioa 5 euroren truke. Jadanik 200 lagunek baino gehiagok eman dute izena.
Amurrio Trail Taldeak eta Gorobel Kirolguneak prestatu dute jarduera eta azpimarratu dute "familian eta lagun artean egiteko mendi egitasmoa dela. Ibilbidea erraza da, Aloria eta Lekamaña herrietatik pasatzen da eta Askurenko tontorra ere zeharkatzen du".
Halaber, animatu dute jende parte hartzen, igande goiz polita gozatzeko plana baita Amurrioko mendietatik. Gainera, ez dute euria aurreikusi eta ez dago lokatzik.