Nerbioi ibaiko ura kolore zurixkaz agertu zen ostiralean zein larunbatean, Amurrioko Landako kaleko 30. zenbakitik El Refor kirol gunera doan tartean.
Litekeena da isurketaren bat gertatu izana. Udaltzaingoak komunikabide honi adierazi dio URA Uraren Euskal Agentziako arduradunak atzo bertaratu zirela laginak hartzera.
Poliziak azaldu duenez, dagokion saila ari da orain lagin horiek aztertzen, isurketaren jatorria zein den argitzeko asmoz.