Gaur eguerdian auto istripua gertatu da A-625 errepidean, Amurrioko sarreratik gertu. Laudioko noranzkoan izan da, asfaltatze lanak egiten ari diren eremutik gertu.
Berez, auto batek beste bat jo du atzetik eta bi lagun Usansoloko ospitalera eraman behar izan dituzte osasun zerbitzuek.
Ertzaintzak azaldu du ibilgailuak kendu arte bideratuko dutela trafikoa. Momentuz errail bakarra dago erabilgarri eta, ondorioz, auto ilarak sortzen ari dira.