Sahararrak Amurrion mobilizatu dira Donald Trumpen proposamenaren aurka, euren lurraldea Maroko bilakatu nahi du eta

Aitor Aspuru Saez 2025eko urriaren 29a

Sahararrak Amurrion mobiliza 1 1761684624880
Sahararrak Amurrion mobiliza 2 1761684629700
Sahararrak Amurrion mobiliza 3 1761684637293
Sahararrak Amurrion mobiliza 4 1761684643681
Sahararrak Amurrion mobiliza 5 1761684647075

Amurrioko komunitate sahararra kalera atera zen atzo, Donald Trumpek Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluan proposatuko baitu bihar Mendebaldeko Sahara lurralde autonomo marokoarra bihurtzea.

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak proposatuko dio Nazio Batuetako Segurtasun Kontseiluari aitortu dezan Mendebaldeko Sahara lurralde marokoar gisa. Bihar izango da ekimena eta komunitate sahararra Amurrion mobilizatu zen, munduko beste hainbat tokitan bezala, euren lurraldearen burujabetza soilik onartuko dutela aldarrikatzeko.

Atzo sahararrek gaitzetsi zuten amerikarren proiektu politikoak (Frantzia, Espainia, Alemania eta Arabiar Emirerri Batuen babesarekin) suposatuko lukeela nazioarteko legea alde batera uztea eta automatikoki lurralde sahararra Marokori oparitzea.

"Saharako herriak urte luzez itxaron du Nazio Batuek antolatu behar zuten erreferenduma eta horrela jarraitzen dugu. Gure burujabetza baino ez dugu onartuko. Mendebaldeko Sahara ez da Marokorena, Espainiarena edota Frantziarena. Sahararrok ordezkari bakarra daukagu, Fronte Polisarioa, eta guri dagokigu erabakitzea zer egingo den gure etorkizunarekin eta bitarteko naturalekin", adierazi zuten atzo.

Halaber, gogoratu zuten 1991n egin behar zen erreferenduma gauzatu ez izanak egungo egoera ekarri duela: "2020an Maroko eta Fronte Polisarioaren arteko gerra berriro hasi zen eta horrela jarraitzen dugu".

Argazkiak: Amurrioko komunitate sahararra

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide