Kuskumendi taldeak antolatuta, Jose Maria Basualdo Sari Nagusiaren aurtengo edizioak ehunka txirrindulari eta zale elkartu ditu El Refor kirolguneko ziklo-kros zirkuituan. Kirol proba Espainiako Ziklo-kros Koparen egutegiaren barruan kokatu da aurten ere.
Goizeko lehen ordutik hasi dira lasterketak, kadete eta junior mailekin. Elite eta 23 azpiko kategoriek sortu dute ikusmira handiena, eta Lucia Gonzalezek eta Kevin Suarezek erabateko nagusitasuna erakutsi dute.
Iñaki Pinedo Kuskumendiko kideak lasterketaren atzean egon den lan boluntarioa jarri du balioan. Izan ere, azken egunetako haize ufada bortitzek asko zaildu dute zirkuituaren prestaketa.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte