Mila mendizale baino gehiago batzartu ziren igandean Amurrion, Gorobel Ibilaldiaren azken edizioan parte hartzeko. Mendiko Lagunak Taldeak urteroko hitzorduari heldu dio aurten ere, mendizale ororen neurrira antolatutako hiru ibilaldi desberdinekin.
Batu ziren ehunka kirolariek Gorobel mendilerroko toki ikusgarrienak zeharkatu zituzten, eta Ponata pagadiko Goizale aterpean aurkitu zuten bidean atseden egiteko tokia.
Palestinaren aldeko aldarria ere presente egon zen bide guztian zehar. Tologorriko tontorraren azpian neurri handiko palestinar ikurra zabaldu zuten, genozidioa pairatzen ari den herriari elkartasun keinua egiteko.
Datorren urtera begira
Mendiko Lagunak Taldeko kideak datorren urtera begira daude honezkero. Gorobel Ibilaldiak XL. edizioa izango da 2026an, eta "zerbait berezia" prestatzeko asmoa adierazi dute.
Argazkiak: Endika Larrazabal