Kirola eta festa uztartuko dituzte beste urte batez Lezamako jaietan

Maider Ramirez Martin 2025eko azaroaren 5a

Muxutruk erromeriak eta DJ Varrok osatuko dute Lezamako musika eskaintza. / Aiaraldea.eus

Larunbatean doako autobus zerbitzua egongo da Amurriotik. Kultura etxean eskuratu daitezke tiketak.

Urteko asteburu bizienetakoa izango da honako hau Lezamako herritarrentzat, hainbat ekintza antolatu baitituzte jaiak ospatzeko, urtero bezala. 

Larunbatean 11:00tan izango da lehenengo hitzordua, txirrinduzaleen gogokoena: ziklo-krosa. Ostean, bazkaria egingo dute 14:30ean, eta dantzaldia zein herri jolasak egongo dira gero.

Etxebarria aita-semeak ere bertan egongo dira, 18:30etik aurrera, herria trikiti eta pandero doinuez alaitzen. Gauean parrillada egingo dute pilotalekuan eta Muxutruk erromeriarekin eta DJ Varrorekin amaituko dute eguna.

Doako autobusa egongo da Amurriotik: 23:15ean aterako da Antzokitik eta 6:15ean itzuliko da Lezamatik. Kultur etxean eskuratu daitezke tiketak.

XIV. Mus Txapelketa izango da igandeko protagonista, 16:30ean irekiko dute izen ematea eta 17:00etan abiatuko da.

Asteartea izango da festen azken eguna: eguerdian Martin Deunaren omenezko meza egongo da eta ondoren zozketa egingo dute. 65 urtetik gorakoek elkarrekin bazkaltzeko aukera izango dute, eta briska txapelketa eta txokolatea egongo dira arratsaldean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide