Arabako Ziklokros Txapelketa jokoan egongo da bihar 11:00etatik aurrera Lezaman. Benjamin, aurrebenjamin, kimu eta haur kategorietan erabakiko dira lurralde historikoko txapeldunak eta 11:00etan hasiko dira probak.
Izen-emateak 10:00etatik 10:30era egingo dituzte eta irteerak 11:00etan izango dira; lehenik aurrebenjaminak, gero benjaminak, kimuak eta, azkenik, haurrak.
Lehen hirurek domina jasoko dute, eta Arabako txapeldunen maillota irabazleek. Parte-hartzaile guztiek izango dute txoripana, banana eta edaria.
Antolatzaileek gogoratu dute adin horietan ez dela beharrezkoa ez kirolari federatua ez talde bateko kidea izatea. Hortaz, parte hartu nahi duen edonork eman dezake izena. Hori bai, gutxieneko segurtasun baldintzak bermatu behar ditu, hau da, eskularruak eta kaskoa janztea.
Amurrioko Txirrindulari Elkarteak deia zabaldu du nahi duena lehiatu dadin eta lasterketa barrutik bizi dezan.