150 gazte inguruk parte hartu dute Arabako Eskolarteko Ziklokros Txapelketan

Aitor Aspuru Saez 2025eko azaroaren 9a

Modu oso positiboan baloratu du Amurrio Txirrindularitza Elkarteak atzo antolatutako Arabako Ziklokros Txapelketa. Izan ere, 150 gaztek parte hartu zuten proban eta giro zein ikuskizun polita egon zen. Kirol taldeak eskerrak eman dizkie babeslei zein Lezamako Administrazio Batzarrari, herriko jaien egitarauaren barruan egin baitute ekimena. 

Kategoria bakoitzeko txapeldunei dagokienez, honako hauek izan ziren:

  • Haur kategoria: Amaia Saez de Jauregi eta Izei Lopez de Larrinzar
  • Kimuak: Leonardo Canal eta Irati Moreno
  • Benjaminak: Maider Bordagaray eta Hegoi Alday

Argazkiak: Txemi Llano, Laudioar Txirrindularitza Elkartea, Lezamako Administrazio Batzarra

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide