Araba Euskaraz jaiaren aurkezpena egiteko baliatu du igande goiza Aresketa Ikastolako hezkuntza komunitateak. Eguerdiko hamabietan jarri zuten zita Guk eskulturaren parean, eta Kalaka egurrezko jokoekin eta DJ Titiren musikarekin girotu zuten parkeko sarrera.
Aresketako kideek aurreratu dutenez, datozen aste eta hilabeteetan hainbat jarduera egingo dituzte Araba Euskaraz jaiari begira motorrak berotzeko. Abenduaren 3a izango da hurrengo geltokia, Euskararen Nazioarteko Eguna.