Gaur eguerdian larrialdi zerbitzuek deia jaso dute, antza, Amurrioko Mendiko kaleko ostalaritza establezimendu batetik hurbil gas usain handia zegoelako
Hara bertaratu dira suhiltzaileak eta Udaltzaingoa eta ikertzen ari dira benetan isuria gertatu den edo ez. Momentuz, trafikoa eta oinezkoen mugimendua eten dute inguruetan.
Azkenean, suhiltzaileek ondorioztatu dute putzu septiko bat zela usainaren iturburua. Hala ere, hurrengo egunetan hori egiaztatuko dute edozein arrisku baztertzeko.