Amaurre Ikastetxeak eutsi egin dio Erasmus+ programaren aldeko apustuari eta ikasturte honetan bi irteera egingo ditu. Alde batetik, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak Dublinen izango dira. Hain zuzen, programan lehen urratsak eman zituen irlandar ikastetxearekin berriro elkartzea da euren asmoa.
Ondoren, DBH 3. mailako ikasleak Portugalera abiatuko dira, dagoeneko lagun bihurtu den ikastetxe batera. Eta datorren urtean, 6. mailako ikasleak berriro itzuliko dira bertara, esperientzia eta harremanak sendotzeko.
Ikastetxeko zuzendaritza taldeak azpimarratu du oso interesgarria dela ekimen honetan parte hartzea, hezkuntzari bestelako ikuspegi aberasgarria ematen diolako. 2020an hasi ziren parte hartzen Erasmus+ ekimenean eta lotura sendoak sortu dituzte jadanik Finlandia, Austria, Herbehereak, Portugal eta Irlandako ikastetxeekin.