Amurrioko adinekoentzako egoitzako obrak bisitatu dituzte Ramiro Gonzalezek eta Gorka Urtaranek

Aimar Gutierrez Bidarte 2025eko azaroaren 14a

Amurrioko adinekoentzako ego 1 1763125357532
Amurrioko adinekoentzako ego 2 1763125362279
Amurrioko adinekoentzako ego 3 1763125364684
Amurrioko adinekoentzako ego 4 1763125367077
Amurrioko adinekoentzako ego 5 1763125369248
Amurrioko adinekoentzako ego 6 1763125371722
Amurrioko adinekoentzako ego 7 1763125374086
Amurrioko adinekoentzako ego 8 1763125376236
Amurrioko adinekoentzako ego 9 1763125378314
Amurrioko adinekoentzako ego 10 1763125380425
Amurrioko adinekoentzako ego 11 1763125382816
Amurrioko adinekoentzako ego 12 1763125385557
Amurrioko adinekoentzako ego 13 1763125387625
Amurrioko adinekoentzako ego 14 1763125389821

Hilabete honetan abiatu dituzte Amurrioko adinekoen egoitza handitzeko lanak, eta obren nondik norakoak ezagutzera bertaratu dira gaur Arabako Foru Aldundiko ordezkariak. 

Hasi berri dituzte Amurrioko adinekoentzako foru egoitza handitzeko lanak, eta gaur bertan obrak bisitatzera bertaratu da Arabako Foru Aldundiko ordezkaritza bat. Bertan izan dira Ramiro Gonzalez Diputatu Nagusia eta Gorka Urtaran Gizarte Politiken Saileko Foru Diputatua, baita Txerra Molinuevo Amurrioko alkatea ere.

Hilabete honetan abiatutako lanek 300 metro koadroko espazio berria eskainiko diote egoitzari. Momentuz espazio berri horren zimentazioa egiteko beharrezko lur mugimenduak egin dituzte. Orotara 1,3 milioi eurotan zenbatetsi dituzte egoitza handitu eta berritzeko lanak. 

1990. urtean inauguratu zen Amurrioko adinekoen egoitza eta, ordutik hona erreforma puntualak egin badira ere, azpiegitura zaharkituta dago. Bide horretan, foru gobernuak "Arabako gizarte baliabideen parke zabala hobetu eta modernizatzeko" egindako apustua azpimarratu du Ramiro Gonzalez Diputatu Nagusiak.

Egongela handitzeko lanak

Esku-hartzerik garrantzitsuena egoitzako egongela-jangelan egingo dute. Lanei esker, orain dutenaren espazio bikoitza izango dute etorkizunean egoitzako erabiltzaileek. Gainera, eraikineko beste soilairuetan dauden hainbat ekipamendu espazio berritura lekualdatuko dituzte: ile-apaindegia, farmazia eta errehabilitazio gela, esaterako. Espazioen berrantolaketari esker, banakako gela berri bat izango du egoitzak bigarren soilairuan, zerbitzuari plaza berri bat gehituz, 40 orotara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide