Chock Dee taldeak domina uzta bikaina ekarri du asteburuan Madrilen lehiatutako Open Iberiarretik. Zehazki, honako kirolariek lortu dute lehen hiru sailkatuen artean egotea euren kategorietan:
- Enai Bengoa, 9 urtekoa, 2. izan zen.
- Andoitz Menoyo, 10 urtekoa, 2. izan zen.
- Jul Basaldua, 10 urtekoa, 3. izan sailkatu zen.
- Anartz Dominguez, 17 urtekoa, 2. izan zen.
Berez, Bengoak eta Basalduak Laudio Wellnesen entrenatzen dute, baina Chock Deerekin joan ziren Madrilera.
Gainera, Jon Andoni Latorreren debuta -45 urte- eta David Zubiaurreren borrokak goraipatu ditu.
Hurrengo hitzordua: Aiara Fighters
Txapelketa hori atzean utzita, Chock Deek bere hurrengo zitara so dago jadanik, Aiara Fighters borrokaldiaren VI. edizioa abenduaren 13an Bañueta kiroldegian, hain zuzen.
Horretan tokiko kirolari nahiko arituko dira. Berez, Anartz Dominguez, Izane Castellano, Unai Garrido, John Garcia eta David Zubiaur igoko dira ringera eta Jorge Bengoak eta Ibai Ruizek lehiaketa ofiziala izango dute. Bengoa txapelketa erregional bat eskuratzeko borrokatuko da eta Ruiz, aldiz, Estatu espainiarreko gerrikoa bereganatzeko.