Ehunka lagun bildu ditu Aiaraldeko bideo-kopla lehiaketaren sari banaketak

Erredakzioa 2025eko abenduaren 5a

Atzo izan zen sari banaketa ekitaldia Amurrio Antzokian. 

Arrakastatsua izan da Aiaraldeko bideo-kopla lehiaketaren lehen edizioa. 36 lan aurkeztu dira guztira, ia 500 gazteren parte hartzearekin, eta harrera bero hori argi islatu zen atzo eginiko sari banaketan. 

Amurrio Antzokian egin zen ekitaldia. Bideo kopla irabazleak proiektatu zituzten, bertso saio musikatuarekin tartekatuta. Ekaitz Samaniego, Unai Anda, Oihane Perea eta Arkaitz Zipitria bertsolariak aritu ziren kantuan, Ainhoa Aizpurua eta Aintzira Gorosabelen musikaren erritmoa eta Unai Mendibilek proposatutako gaiak ardatz hartuta. 

Arabako Bertsozale Elkarteak, Arabako Aleak eta Aiaraldea Komunikabideak antolatu dute kopla lehiaketa, Amurrioko Udalaren babesarekin. 

Hauek izan dira irabazleak:

  • Laudio: La Milagrosa 6B
  • Amurrio: Mendiko Eskola 5B
  • Artziniega: Arteko Gure Ama 6
  • Aiara: Etxaurren Gorriak taldea
  • Orozko: Orozkoko xelebrekeriak
  • Urduña: Antzinako Andra Mari 5

Horrez gain, Latiorro 5D 2 taldeak Araba mailako lehiaketan (Arabako Aleak antolatutakoa) jasoko du saria. 

Hemen ikusi daiteke ekitaldia osorik: 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide