SOSLAIA

Saratxoko herriak Josean eta Migueli

Saratxoko herria 2025eko abenduaren 11

Iragan asteburuan gure herriko jaiak ospatu ditugu hutsune handiegia sentituz gure baitan. Irailan gure lagun, idazkari eta auzokidea zen Miguel Angel Gutierrez zendu zen, saratxotarrok lur jota utzita.

Ezinezkoa zaigu hitzekin adieraztea barruan dugun mina baina berarekin bizitako momentu bakoitza gogoan izanik egingo dugu aurrera. Laguntzeko prest eta irribarre bat aurpegian agertzen zen beti nahiz eta beti egoerak errazak ez izan. “Fiel de fechos” moduan 40 urte eman zituen eta hori ez da makala!

Hori da gugan utzi duen arrastoa: Saratxoko herriaren alde lan egiteko gogoa. Eta horregatik aurtengo jaietan omenaldi xumea egin diogu, berari eta Josean bere anaiari; biak ala biak herriaren arimaren parte izan direlako betidanik.

Zuokin partekatu nahi ditugu aurtengo jaietako oroitzapen grafiko batzuk, jaiak laburbiltzen dituztenak. Ekitaldi anitzak eta partehartzaileak izan ditugu: kontzertua, mendi martxa eta herri bazkaria.

Bariko San Nikolasen egunean, abenduaren 6an, mezaren ostean Musika Eskolako irakasle eta Saratxoko ikasleen partetik kontzertu paregabeaz gozatu genuen. Igandean, abenduak 7, XXI. Mendi martxa arrakastatsua 215 parte hartzaileekin. Bukatzeko, abenduaren 8an, herri bazkaria izan genuen eta babarrun jana ederraren ostean Ibon magoaren trikimailuek heldu zein txiki zur eta lur utzi zituen.

Josean eta Miguel, zuek izandako ereduari jarraiki jaiak eta bizitza ospatuko ditugu, zuek egiten zenuten bezala. Eskerrik asko bihotzez gurekin emandako momentu guztiengatik!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide