Etorkizunak neskentzako entrenamendu irekia deitu du iganderako, hurrengo denboraldian emakumezkoen taldea osatzeko

Aitor Aspuru Saez 2025eko abenduaren 12a

Horrelako jardunaldi gehiago antolatu ditu Etorkizunak azken urteotan.

Jadanik hainbat neskek jokatzen dute Etorkizuna klubean, baina talde mistoetan.

Igandean 11:00etatik 12:30ak arte neskentzako entrenamendu irekia egingo du Etorkizunak Refor kirolgunean. Deialdia 2014 eta 2019. urteen artean jaiotako lagunei bideratuta dago eta klubak interesa duen edozein animatu nahi du parte hartzen.

Izan ere, Etorkizunak baditu jadanik zenbait emakumezko jokalari, baina kategoria mistoetan aritzen dira. Ekimenaren helburua da neskak erakartzea eta apurka-apurka jende nahikoa lortzea hurrengo denboraldian emakumezkoen taldea osatzeko.

Igande honetakoa bigarren deialdia izango da eta aurreko entrenamenduan zortzi jokalarik parte hartu zuten. Xedea da hilero saio bat egitea gutxienez eta urte amaieran prest egotea hurrengo denboraldian taldea lehiatu dadin. Edonola ere, klubeko arduradunek azpimarratu dute modu progresiboan egin nahi dutela. 

Ez da lehen aldia klubak horrelako jarduerak sustatzen dituela. Esaterako, 2023an Athletic Clubeko laguntza izan zuten horretarako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide