Atzo borrokalari orok pisu egokia eman ondoren Urduñako Gernika tabernan egindako pisaketa ofizialean, gaur Bañueta Kiroldegian 17:00etan izango da Aiara Fighters Generation borrokaldiaren VI. edizioa.
Guztira hamaika borroka izango dira eta tokiko kirolari ugari igoko dira ringera. Anartz Dominguez, Izane Castellano, Unai Garrido, John Garcia eta David Zubiaur egongo dira lehen borroketan eta amaitzeko Jorge Bengoak eta Ibai Ruizek lehiaketa ofiziala izango dute.
Hain zuzen, Bengoak OMKE gerriko erregionala lortzeko parada izango du, eta Ibai Ruizek, aldiz, estatuko txapelketa.
Sarrerak 22 euro balioko du kiroldegiaren atean eta 18 euroko prezioa zuen aurretik. Biltzen den dirua eskola jazarpenaren kontra bideratuko dute.